Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

'Hil Arte Bizi' egitasmoa errepikatuko dute Lekeition

Edukien aurkezpen hitzaldia otsailaren 15ean izango da kultur etxeko Azkue aretoan.

Mikel Reina Barros
Lekeitio
2023/02/08

Aurreko aldian, 2022ko urte amaieran, izandako arrakastaren ondoren, berriro ere ‘Hil Arte Bizi’ egitasmoaren tailer berriak eskainiko ditu Lekeitioko Udalak. Jakinarazi dutenez, asko izan ziren aurrekoan parte hartzeko aukerarik gabe geratu zirenak, ondorioz errepikatu egin nahi izan dute. “Helburua da heriotzaren aurrean herritarrek dituzten eskubideak azaldu eta erabakiak hartzen laguntzea”, azaldu dute.

Nere Erkiaga egitasmoaren bideratzaileak aurkezpen hitzaldia eskainiko du otsailaren 15ean 18:00etan, kultur etxeko Azkue aretoan. “Helburua herritarrak heriotzaren aurrean ahalduntzea. Heriotzaren inguruan ditugun eskubideak eta erabakiak argitzeko tailerrak dira. Elkarrekin heriotzari diogun beldurra zeharkatuko dugu”, zehaztu du. Zortzi tailer emango ditu Erkiagak, martxoaren 1etik maiatzaren 10era bitartean. Bakoitza bi ordu eta erdikoak izango dira kultur etxeko Txitxintokian izango dira. Bideratzaileak argitu du egitasmoa ez dela doluan daudenentzat egokia.

Interesa dutenek eranskina bete behar dute eta 48 euroko ordainketa osatu. Udaletik azaldu dute, hilean zortzi saioko ekintza bategatik beste zerbitzu batzuetan, Kiroldegian adibidez, kobratzen duen kopuruan oinarrituta ezarri dutela prezioa. Eranskina eta agiria udaletxeko harreran eman daiteke, edo bestela udala@lekeitio.eus posta elektronikora bidali. Otsailaren 15etik 27ra eman daiteke izena.

Tailerra aurrera eramateko gutxieneko pertsona kopurua bost pertsonakoa da, eta gehienezkoa hamabi. Kopuru hori gainditzekotan, lehentasuna izango dute Lekeition erroldatutakoek, eta izena emateko ordena izango da onarpenerako irizpidea. Hizkuntzari dagokione, euskarazkoa izango da. Baina esan dute parte hartzaile bakoitzak emozioak adierazteko errazen duen hizkuntza erabili ahal izango duela.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.