2023/2/8

Energia komunitatea sortuko dute Ziortza-Bolibarren

Kooperatiba izaera edukiko du egitasmoak, eta domekan [otsailak 12] lehenengo informazio bilera egingo dute, 11:00etan, udal aretoan. Kooperatiba otsailean sortu nahi dutela diote.

Aitor Irusta munitibartarra

Aitor Irustak Garferen binakako txapelketako partidua jokatuko du Gernikan

Munitibartarrak Axier Arteagagaz bikote, Garferen binakako txapelketako partidua jokatuko du etzi, Gernika-Lumoko Santanape pilotalekuan. Ugaitz Elizalde eta azken orduan Josu Irurita ordezkatu duen Julen Aizpuru edukiko ditu aurkari.

Markina-Xemeingo Eup! irratikoak, 48 orduetan

Radixu Irratiaren urteurreneko 48 orduak barikuan hasiko dira

Pablo Gonzalez kazetariaren inguruko saio berezi bat egingo dute.

Markina-Xemeingo autobus geltoki berriaren azterlanak ezezko erantzuna jaso du herritarrengandik

226 erantzun jaso ditu udalak, horietako 181 aurkakoak izan dira. Horrez gain, ideiaren kontrako bi sinadura bilketa ere egin dira.

Energia Plan Integratua plazaratu dute Munitibarren

Munitibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzagaz eta Barrizarregaz elkarlanean, Energia Plan Estrategikoa plazaratu du. 20 urteko ibilbidea edukiko du, eta hainbat neurri hartuko dituzte, udalerrian jasangarritasuna modu efizientean jarraitzeko.

Irati Urberuaga Aranguena da Aulestiko EH Bilduren alkategaia

"Talde lana, parte hartzea eta komunikazioa ardatz, aurreko agintaldietako lanari jarraipena eman eta proiektu berriei ekiteko gogoz eta ilusioz dago Urberuaga", esan du Aulestiko EH Bilduk.

'Hil Arte Bizi' egitasmoa errepikatuko dute Lekeition

Edukien aurkezpen hitzaldia otsailaren 15ean izango da kultur etxeko Azkue aretoan.

Garbigune mugikorra, eskualdeko udalerrietan

Garbigune mugikorra Gizaburuagan, Amoroton eta Berriatuan egongo da, otsaila eta martxoa bitartean.

Iratxe Lasa Arana da Markina-Xemeingo EH Bilduren alkategaia

Lasak Markina-Xemeingo EH Bilduren indarra nabarmendu nahi izan du, “biderik malkartsuena ere” gainditzeko gai dela esanez.

Gehiago