Irati Urberuaga Aranguena da Aulestiko EH Bilduren alkategaia

"Talde lana, parte hartzea eta komunikazioa ardatz, aurreko agintaldietako lanari jarraipena eman eta proiektu berriei ekiteko gogoz eta ilusioz dago Urberuaga", esan du Aulestiko EH Bilduk.

Argazkia: Aulestiko EH Bildu.
Gazte eta herri mugimenduan aritua, Urberuaga “herriari oso lotuta” dagoela esan dute. “Euskaltzalea, feminista eta herri txikien biziraupenetik harago, herri txiki bizien aldeko apustu irmoarekin” aurkeztuko dela gaineratu dute. “Talde lana, parte hartzea eta komunikazioa ardatz, aurreko agintaldietako lanari jarraipena eman eta proiektu berriei ekiteko gogoz eta ilusioz dago”.
 
Ibilbide profesionala. Kazetaritzan Lizentziatua eta Haur Hezkuntzan Graduatua da Urberuaga. Besteak beste, zenbait euskal komunikabideetan lan egin du. Gaur egun Diseinu eta Komunikazioa Aulesti SL (Ibegrafik) enpresako kazetaritza arduraduna da.