Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Iratxe Lasa Arana da Markina-Xemeingo EH Bilduren alkategaia

Lasak Markina-Xemeingo EH Bilduren indarra nabarmendu nahi izan du, “biderik malkartsuena ere” gainditzeko gai dela esanez.

Argazkia: Markina-Xemeingo EH Bildu.
Mikel Reina Barros
Markina-Xemein
2023/02/08

Iratxe Lasa Arana da Markina-Xemeingo EH Bilduren alkategaia maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan. Lasa duela 20 urte heldu zen Markina-Xemeinera eta herriak “erabat maitemindu” zuela dio.

Lasa Markina-Xemeingo EH Bilduko lehenengo emakume alkategaia da. Erronka berriaren inguruan aurkako sentimenduak ditu: “Ilusioa bai, eta baita ilusioa beste beldur ere, baina aurre egingo diogu”.

Taldearen indarra nabarmendu nahi izan du, “biderik malkartsuena ere” gainditzeko gai dela esanez; “errez” gainera, eta horrek “ziurtasuna” ematen diola dio. Era berean, lan taldearen esperientzia, ilusioa, gogoak edota gosea aipatu ditu. Taldea ez du bakarrik zinegotzietara mugatzen, “denok osatzen dugu EH Bildu eta denon artean hartuko ditugu erabakiak, lana ezinbestekoa delako. Lan taldearen balioa azpimarratu nahiko nuke, hautagaitzari benetako balioa ematen dio taldeak eta”. Argi du Markina-Xemeingo Udalean egin nahi dituen aldaketak: “Udala eta udal kudeaketa demokratikoagoa egin nahi dugu, baita euskaldunagoa eta feministagoa ere”.

Lasari buruz. Hizkuntzetan aditua da Lasa (Euskal Filologia eta Lengua eta Literatura espainolean graduatua). Baita hizkuntza normalkuntzan unibertsitate aditua ere. Horrez gain, hizkuntza zuzentzailea, hizkuntzalaritza eta literatura gaietan ikerlaria ere bada, eta Euskaltzaindiaren aholkularia toponimia gaietan. Gaur egun, Markina BHI institutuko irakaslea da. Horrez gain, udaleko jarduna ondo ezagutzen du. Markina-Xemeingo Udalean 10 urtez euskara normalkuntza teknikari aritu zen, EH Bildu aginduan zegoela zinegotzi izan zen beste lau urtez.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.