Inauterietako play-back lehiaketan izena ematea zabalik dago
Otsailaren 17a izango da azken eguna. Mozorro lehiaketan parte hartzeko, ekitaldia baino lehenago eman beharko da izena.
Ondarroako Udalak aurten ere playback eta mozorro lehiaketak antolatu ditu Inauterietan. Mozorro lehiaketa otsailaren 18 [zapatua] 23:15ean egingo dute Musika Plazan, eta playback lehiaketa, ostera, otsailaren 21ean, 18:00etan, Beikozinan.
Mozorro lehiaketan parte hartu nahi dutenek egunean bertan 22:30etik 23:00etara izena eman beharko dute, Musika Plazan. Bi sari banatuko dituzte erosketa txarteletan: 250 euroko saria talde onenarentzat eta 100 eurokoa banakako mozorro onenarentzat.
Playback lehiaketa, ohi legez, Inauterietako martitzenean egingo dute. Lehiaketa 18:00etan hasiko da Beikozinan. Izena emateko zerrendak zabalik daude, eta horretarako azken eguna otsailaren 17a [barikua] izango da, zehazki, 14:00etan. Parte hartu nahi dutenek Turismo Bulegoan izena eman behar dute, izen emate orria bete eta abestia eraman behar dute mp3 formatuan, usb batean. “Hamar taldek parte hartu ahal dute gehienez. Gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo da”. Hiru sari banatuko dituzte erosketa txartel formatuan: irabazleak 150 euroko saria, bigarrenak 125 eurokoa eta hirugarrenak 75 eurokoa jasoko du.