Mutrikuko Udalak landa eremuak digitalizatzeko urratsak eman ditu
Barikuan [otsailak 17] bilera deitu du udalak, landa eremuan bizi diren herritarrekin.
Mutrikuko Udalak 2023 urtean landa eremuen digitalizaziorako planaren barruan, Mutrikun egin behar diren proiektuak landu ditu, zehazki zuntz optikoaren instalazioak burutzeko. “Herrigunetatik kanpo, egungo internet konexioa ez da behar bezalakoa, eta digitalizazioaren beharrak handitu diren garai hauetan konexioa kalitatea bermatzea ezinbestekoa da”.
Mutrikuko landa eremuetan ere oraindik zuntz optikaren konekxiorako instalakuntzak falta dira, “gaur egun gune bakar batean dagoelarik”. Zehazki 12 proiektu dira Mutrikuko landa eremuetan egin behar direnak, eta zortzi jada prest dituela jakitera eman du udalak. “Landa eremuen digitalizaziorako dagoen planaren barruan gauzatuko diren proiektu hauek ahalik eta azkarren egiteko lanketa egin dugu, konexio falta ez gehiago luzatzeko”.
Bilerak. Mutrikuko Udalak landa eremuan bizi diren mutrikuarrekin batzeko deitu du bilera, barikuan [otsailak 17], 18:00etan, Zabiel kultur etxean; proiektuak aurkeztu eta gauzatzeko behar diren baimenak eskuratzeko. “Bilera honetan, Udal ordezkariak egoteaz gain, proiektuak egin eta gauzatuko dituen Elecnor enpresako arduradunak ere egongo dira argibideak emango dira”.