Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Berdelaren kuota, oraindik ere zehaztu gabe

Ekitaldi honetarako aurreikuspenetan ziurgabetasuna da nagusi. Nahiz eta Europak Espainiako ontzidiarentzako zenbatekoa zehaztu, euskal arrantzaleek oraindik ez dakite kopuru oso horretatik zenbat dagokien.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2023/02/17

Baxurako ontzidia kezkatuta dago. Izan ere, oraindik ez dakite zein izango den aurtengo berdel kuota. Europako Batasunak aurtengo harrapaketen guztizko onargarrietarako hartutako erabakietan 29.439 tona zehaztu ziren Espainiako ontzidiarentzako. Baina Bizkaiko Kofradien Federazioko bozeramaileek diote oraindik ez dakitela zenbat esleituko dieten, ezta iragarritako %20tik %30era igoko den ere. “Madrilek dagokigun kuota zehazteko zain gaude”, esan du Eusebio Arantzamendi Ondarroako Kofradiako presidenteak.

Beraz, ekitaldi honetarako aurreikuspenetan ziurgabetasuna da nagusi. Kuotaren ziurgabetasunari, gainera, erregaiaren arazoa gehitu behar zaiola diote. Izan ere, 2022an Espainiako Gobernuak erregaiari emandako laguntzekin arrantza ontzien gastua %70 handitu bazen, aurten, laguntzarik gabe, “katastrofikoa” izan daitekeela diote. “Uste dugu Eusko Jaurlaritzak laguntzaren bat edo beste emango duela, baina alor horretan ere ez dagoe ezer zehaztuta”, esan du Arantzamendik. Batazbeste, arrantza ontzi batek 40.000 euro gehiago gastatu zituen iaz erregaian, eta kontsumitzaileek arrainagatik gehiago ordaintzen duten arren, esan dute igoera hori ez dela islatu arrantzaleen irabazietan.
 
Arrantzaleek diote oraindik ez dutela nabaritu berdel bankuak azaleratzen hasi direnik. “Arrain pelagikoa da, neguan eremu sakonagoetara joaten da, eta hondoan mantentzen da; udaberrian, berriz, azaleko geruzetan migratzen hasten dira, eta orduan harrapatzen dira”. Arantzamendik esan du normalean berdelaren arrantzua martxoa erdirako edo hasten dela. “Uste dugu Madrilek datorren asteko martitzenerako-edo zer edo zer esango duela”. Edonola ere, otsailaren 27an arrantza ontziak itsasora atera behar direla gogorarazi du Arantzamendik.
 
 

2024an arrantzarako debekualdia ezartzea aztertzen ari dira

Europako Batzordea datorren urtean arrantzarako debekualdia ezartzea aztertzen ari da Bizkaiko Golkoan izurdeen hondartzea saihesteko. Itsasoa Esploratzeko Nazioarteko Kontseiluak emandako txosten batean oinarrituta, Bizkaiko Golkoan eta Iberiar penintsulako kostaldean izurde arruntarentzat gomendatzen da aldi baterako debekualdiak konbinatzea Kantauri osoan eta ipar-mendebaldean lan egiten duten ontzidi guztientzat. Gomendio hori urtarriletik martxora joango litzateke eta, batez ere, udan, hegaluzearen kosteraren erdian. Eugenio Elduaien Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidenteak arrantzaleak kezkatuta daudela dio. Dioenez, neurri horrek euskal ontzidiaren kanpaina garrantzitsuenetako batean kalte ekonomiko handiak ekarriko lituzke; “erokeria” litzatekeela dio.

Itsasoa Esploratzeko Nazioarteko Kontseiluak dioenez, zetazeoen ustekabeko harrapaketak gutxitzeko neurri eraginkor bakarra eremu agerikoenetan eta sasoi kritikoenean arrantza jarduera horiek debekatzea da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.