Amandarri Triatloi taldea, bigarren Amorebietako duatloian
Garraitz Kirol taldeak bosgarren postua eskuratu zuen.
![](https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2023/02/amandarri-1200x722.jpg)
Amorebietako Taldekako Duatloia lehiatu zen zapatuan [otsailak 18], Euskadiko Txapelketaren barruan dagoen proba, eta bigarren postua eskuratu zuen Lekeitioko Amandarri Triatloi Taldeak. Korrika 5 km, bizikletaz 20,7 km eta, berriz ere, korrikan 2,5 km osatu behar izan zuten, eta 57:50ko denboran osatu zuten, hain zuzen ere, Peñota Dental Alusigma taldearen atzetik (57:19). Hiru Herri taldeak osatu zuen podiuma, 1.00.39 denbora osatuaz. Lekeitiko Garraitz Kirol taldeak bosgarren postua eskuratu zuen (01.01.23).
55 taldek parte hartu zuten txapelketan, horietatik hamahiru emakumeen taldeak izanik. Hamahiru horien artean zegoen, Garraitz Kirol taldea ere, eta hamahirugarren postua eskuratu zuten, 01.36.08 denboragaz.