Lau domina Lekeitiora
Emaitza ikusgarriak lortu dituzte Lekeitioko Tximista taldeko atletek.
![](https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2023/02/img-20230220-wa0001.jpg)
16, 18 eta 20 urte azpiko Atletismoko Euskadiko Txapelketa burutu da Donostian, eta bertan aritu dira Lekeitiko Tximista taldeko sei atleta; emaitza ikaragarriak lortu eta lau domina eskuratu dituzte.
Olaia Zatika Belaustegi, Euskadiko txapelduna izan da jauzi hirukoitzean eta azpitxapeldun luzera jauzian; bietan marka pertsonalak hautsi ditu. Naia Garetxana Urkidi Euskadiko txapelduna izan da altuera jauzian, eta hirugarren postua eskuratu du jauzi hirukoitzean. Nicole Cuenca Arteko eta Eritz Murelaga Zabalak pisu jaurtiketan parte hartu dute, zortzigarren eta bederatzigarren postuak eskuratuz, hurrenez hurren. Aurea Murelaga Zabala eta Olaia Zatika Belaustegik, berriz, 60 metroko txapelketa lehiatu dute.