Mikel Agirre hirugarren lasto jaurtiketan
Euskadiko txapelketako bigarren postuaren lehian aritu ziren Agirre eta Lopez.
![](https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2023/02/mikel-agirre-1200x900.jpg)
Euskadiko lasto botatze eta lokotz biltze txapelketa lehiatu zen atzo [otsailak 19], Mungian, eta Mikel Agirre ondarrutarrak hirugarren postua eskuratu zuen, hain zuzen ere, gizonezkoen lasto botatze txapelketan.
Lau parte hartzaile lehiatu ziren, J.M. Bustinza Tubi, Juan Carlos Lopez, Eloi Salterain eta Mikel Agirre. Tubik nagusitasunez irabazi zuzen 6 metro eta 40 zentimetroko jaurtiketa eginez, Lopez izan zen bigarrena 5 metro eta 10 zentimetroko jaurtiketagaz, hain zuzen ere, Agirrerekin bateratuta. Hala ere ondarrutarrak akats bat gehiago egin zuen, hortaz, hirugarren postuarekin geratu behar izan zen.
Bestalde, lokotz biltze txapelketak lehiatu ziren; emakumeena eta gizonezkoena. Unai Yanci nagusitu zen gizonezkoen kategorian, emakumezkoen kategorian, berriz, Ainhoa Etxegarai izan zen nagusi.