Lea-Artibaiko Itaiak zapatuko mobilizazioetara deitzeko deia egin du
Donostian, Bilbon eta Iruñean egingo dituzte mobilizazioak, zapatuan [otsailak 25].
Lea-Artibaiko Itaiatik zapatuan [otsailak 25] Bilbon, Donostian eta Iruñean egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute; zaintza eta garbiketa sektoreak bizi dituen baldintzak salatu eta antolakuntza eta
borrokarako deia egiteko “Lan eta bizi baldintzen pobretzearen aurrean, batu borrokara!” lelopean. Bilbon egingo den mobilizazioa, 13:00etan abiatuko da La Casillatik.
Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistatik zaintza eta garbiketa sektorearen inguruko hausnarketa zabaldu zuten urtarrilean. “Sektore honetan lan egiten duten emakumeen egoera tamalgarria da; enpresa handiek, kolokazio enpresek zein azpikontratek diru kantitate handiak irabazten hari diren bitartean, soldata baxuak, gehiegizko ratioak, ordaindu gabeko orduak eta eskubide politikoen urraketa eguneroko ogia dira. Aipagarria da gainera, sektorean bizi den prekarietatea, alegia, gehiegizko ratioak, ordu gutxiko lanak, onartu gabeko funtzioen ardura, osasuna bermatu gabe, kontraturik gabeko lanak…”. Lea Artibaiko Itaiak ere aipatutako balditzen salaketari heldu diote: “Azken hilabeteotan enpresa pribatuak zein instituzioak seinalatu ditugu”.