Itsasoa erdigunean jarriko dute Zientziaren Giltzak elkartearen hitzaldian
Ibon Cancio Uriartek gidatuko duen saioa astelehenean [otsailak 27] izango da, 18.30ean, Kofradia Zaharrean.
Itsasoak dakartzanak itsaso aldamenean ikertuz hitzaldia antolatu du Zientziaren Giltzak elkarteak astelehenean [otsailak 27], 18:30ean, Kofradia Zaharrean. Ibon Cancio Uriarte EHUko Zelulen Biologia arloko irakaslea eta Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologiako master graduko koordinatzailea izango da hitzaldia gidatuko duena.
Zelulen Biologia eta Ingurumen Toxikologia taldeko ikerlaria Plentziako Itsas Estazioan (PiE-UPV/EHU) eta Euskal Herriko, Espainiar estatuko eta Europako 60 ikerketa-proiektutan parte hartu du. Bere ikerketak arrainen sexua desberdintzapenaren azterketa zelularrean eta molekularrean oinarritzen da, hau da, kutsaduraren ondorioz arrain arrak zergatik emetzen diren, beraien testikuluetan arrautzak ekoizteraino. Hortaz, bere lanak oinarri harturik itsasoa ezarriko du erdigunean: “Bizia itsasoan sortu zan eta bertan eboluzionatzen ari da ia 4,000 milioi urtetan zehar. Ondorioz, inon ere ez, gure Planetan ez da horren bioaniztasun handirik ezta horren berrikuntza molekular, metaboliko, fisiologiko zein morfologikorik.”