Lorak Esther, Kabia, Vitoria Optika eta Apallu saritu dituzte Ondarroan
Ondarroako Udalak antolatuta inauterien bueltan egin den erakusleiho eta tabernen apainketa lehiaketa irabazi dute lau establezimenduek. Erakusleiho onenaren lehenengo saria Lorak Esther lora dendak jaso du, eta bigarren Vitoria Optikak. Tabernen artean, Kabiak lehenengo saria jaso du, eta Apalluk bigarrena. Saridunez gain, Ondarroako Udalak lehiaketako gainerako parte hartzaile guztiak ere zoriondu ditu.
Sariak:
- Erakusleiho onenaren 1. saria: Garaikurra eta herriko establezimenduetan gastatzeko 500 euroko erosketa txartela.
- Erakusleiho onenaren 2. saria: Herriko establezimenduetan gastatzeko 100 euroko erosketa txartela.
- Taberna onenaren 1. saria: Garaikurra eta herriko establezimenduetan gastatzeko 500 euroko erosketa txartela.
- Taberna onenaren 2. saria: Herriko establezimenduetan gastatzeko 100 euroko erosketa txartela.

Zunbeltz Bedialauneta alkatea, Lorak Esther establezimenduko arduradunagaz. Argazkia: Ondarroako Udala.

Zunbeltz Bedialauneta alkatea, Vitoria Optika establezimenduko arduradunekin. Argazkia: Ondarroako Udala.