Txitxiburduntzi eta guzti ospatu dituzte inauteriak Ziortza-Bolibarren
Markola Guraso elkarteak antolatuta, jolas pedagogikoetan aritu dira herritarrak. Ostean txitxiburduntzi egin dute.
Beste behin ere ziortza-bolibartarrek frontoia kolorez eta mozorroz jantzi dute inauteriak ospatzeko. Markola guraso elkarteak antolatuta, jolas pedagogikoetan jolastu dute umeek eta baita ere zenbait nagusik. Frontoian batuta, ondo ibili dira herritarrak. Eta ospakizunagaz amaitzeko txitxiburduntzi egin dute. Zotzari helduta, bakoitzak bere txorizoa erre du sutan.