Leartibai Fundazioak Udalsarea 2030 oroigarria jaso du
Saria Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena sailak eman du. "Sare honen bitartez elkarlanean jarraituko dugu tokian tokiko jasangarritasuna sustatzen".
Udalsarea 2030 tokiko jasangarritasuna sustatzea helburu duen udalerri jasangarrien euskal sarea da. Bizkai, Araba eta Gipuzkoako administrazio publikoko mailen arteko koordinazioa sustatzen du. Leartibai Fundazioak 2022ko irailean egitasmo honen 20. urteurrena ospatzeko egin zen ekitaldian parte hartu zuen erakunde guztiei bidali diete oroigarria. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena sailak ematen du. Markina-Xemeinen egoitza duen fundazioak eskualdeko garapen ekonomikoaren alde lan egiten duen erakunde gisa, sare honetako kide da. “Sare honen bitartez elkarlanean jarraituko dugu tokian tokiko jasangarritasuna sustatzen”, adierazi dute.
2002ko abenduaren 20an sortu zen, herritarren osasuna eta ongizatea/herritarren bizi-kalitatea hobetuko duten garapen iraunkorreko politikak gauzatuz tokiko ekintza jasangarria dinamizatzeko lan egiteko konpromisoarekin. Udalsarea 2030 plan estrategikoek eta aldizkako kudeaketa-planek arautzen dute. Plan horiek modu parte-hartzailean egiten dira beti, eta sarearen jarduna eta funtzionamendu-eredua ezarritako erronkak lortzeko dagoen testuingurura egokitzea dute helburu, betiere tokiko jasangarritasun-politikei buruzko eskaeretan gertatzen den bilakaera kontuan hartuta.