Lekeitioko EH Bilduk martxoaren 12an egingo du zerrendaren aurkezpen ekitaldia
Koaliziotik esan dute denbora luzea daramatzatela eta orain aurkezpena egiteko unea dela.
Lekeitioko EH Bilduk duela aste batzuk eman zuen jakitera Ander Aldazabal izango zela maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetarako koalizioaren herriko alkategaia. Orain, berriz, zerrenda guztiaren aurkezpena egingo dute. Martxoaren 12an 12:30ean jarri dute hitzordua parkean. EH Bildutik esan dute denbora luzez daramatela lanean eta orain emaitzak erakusteko unea dela: “Lan horren uztarik ederrena zeuekin, herri osoagaz, konpartitzeko desiratzen gaude”. Herritarrei hurbiltzeko eta parte hartzeko deia luzatu diete.