Markina-Xemeingo jubilatuek Iruñera egingo dute udaberriko bidaia
Bidaian izena emateko epea martxoaren 7tik 10era da, Beti Jai elkartearen egoitzan.
Udaberriagaz eta ustezko eguraldi onagaz batera, Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteak ekintzak antolatzen hasi da. Hain zuzen ere, udaberriko irteera egingo dute martxoaren 22an, Iruña bisitatuko dute. Gainera, egun osoan zehar hainbat ekintza egin ahalko dituzte. 08:00etan aterako da autobusa Markina-Xemeingo geltokitik. Jakinarazi dutenez, bidean geldialdi tekniko bat egingo dute.
Behin Nafarroako hiriburura helduta, San Ferminetako entzierroaren ibilbide gidatua osatuko dute. Gero, indarrak hartuko dituzte hiriko jatetxe batean. Hurrengokoa izango da jango duten menua: entsalada, potxak, hegaluzea, gazta tarta eta kafea. Arratsaldean denbora librea izango dute Markina-Xemeingo nagusiek nahi dutena egiteko, 18:00etan ostera ere autobusera igoko dira.
Interesa dutenek izena eman dezakete martxoaren 7tik 10era 16:30eatik 19:00etara Beti Jai jubilatuen elkarteko egoitzan. Nagusi guztiei dago bideratuta irteera. Elkarteko bazkideek 35 euro ordaindu behar dituzte eta ez direnek 45 euro.