Bolintxu energia komunitatea eratu dute Ziortza-Bolibarren
Zazpi laguneko Errektore Kontseilua hautatu dute; horien artean lehendakari bat (Amaia Nolla), lehendakari orde bat (Andoni Olabarria) eta idazkari bat (Maitane Polo) izendatu dituzte.
Kooperatiba izaera daukan egitasmoa 35 bazkidegaz eratu da, baina aurrera begira, proiektuak egin ahala bazkide gehiago sartzeko aukera egongo dela azpimarratu dute. Ā«Bazkide egin ahalko dira ziortza-bolibartarrak eta baita ere elizaz ziortza-bolibartarrak direnakĀ», azaldu dute udal ordezkariek.
Komunitatea eratzerakoan, zazpi laguneko Errektore Kontseilua hautatu zuten: sei kide bazkide kontsumitzaileen ordezkari legez hautatu ziren, eta beste kide bat Ziortza-Bolibarko Udalaren ordezkari moduan. Izan ere, Ziortza-Bolibarko Udalak bultzatuta sortu da energia komunitatea; udala bazkide laguntzaile legez sartu da kooperatiban. Eta udala ordezkatuko duen hautagaia zinegotzi bat da.
Zazpi ordezkari horien artean lehendakari bat (Amaia Nolla), lehendakari orde bat (Andoni Olabarria) eta idazkari bat (Maitane Polo) izendatu zituzten.
Aho batez. Azaldu dutenez, kooperatibaren eraketa bileran aho batez onartu zituzten Talde Sustatzaileak proposatutako kooperatibaren estatutuak.