Zabalik dago udalerri euskaldunetako gazteen udalekuan izena emateko epea
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak (Salto!) ekainaren 26tik uztailaren 4ra egingo dira, eta aurten ere ibiltaria izango dela aurreratu du Uemak.
Orozkotik Dimarako bidea egingo dute udalekuan parte hartuko duten 120 lagunek. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da udalekuen helburua. Zehaztu dute aurten 2005 eta 2008 urteen artean jaiotako gazteek izango dute udalekuan parte hartzeko aukera.
Egitasmoagaz euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortu nahi da. “Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriagaz, gazteak sentsibilizatu eta ahalduntze kolektiborako urratsa eman nahi da urteroko topaketa hauekin”, azaldu dute Uemako ordezkariek.
Hiru modutara izena eman daiteke:
- Inprimakia Internetez beteta
- 943-81 66 99 telefono zenbakira deituta.
- Datuak posta elektronikoz bidalita: arnasguneak@uema.eus.