Etxelila Aringaingan taldeak bigarren talde handienaren saria jaso du Lilatoian
Inoizko parte hartze daturik handiena bildu du Lilatoiak: 6.000 emakume.
Lilatoiaren 33. edizioa burutu zen atzo [martxoak 5] Donostian. Atletico San Sebastian klubak antolatzen duen lasterketak inoizko parte hartze handiena izan du, zehazki, 6.000 emakumek kolore morez margotu zuten Donostia; az baino mila korrikalari gehiago batuz.
Ondarroako Etxelila Aringaingan taldeak 114 korrikalari bildu zituen, eta bigarren talde jendetsuenaren saria eskuratu zuten.