Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Gizonezkoen elite mailako Euskal Herriko Txapelketa, abian

Txapelketako lehen jardunaldiak A eta B multzoetako bikoteak elkartu ditu. Puntukako sailkapenak zabalik utzi du txapelketan aurrera egiteko aukera, eta gaur-gaurkoz oraindik ez dago hautagai argirik.

Argazkia: Danok Bat.
Alex Uriarte Atxikallende
Mutriku
2023/03/06

Abian da jadanik gizonezkoen elite mailako lehen Euskadiko Txapelketa, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan. Txapelketa horretako garaileek profesionalekin jokatzeko aukera edukiko dute. Lehendabiziko jardunaldian, barikuan, A taldeko eta B taldeko zesta-puntistek jokatu zuten. Garaipenaren lehian aritzeaz gain, ahalik eta tanto gehien egiteko eta gutxien jasotzeko saiakera egin zuten denek ala denek, average horrek zeresan handia baitu: puntuak banatzen dituzte horren arabera.

Lehen partiduak Basterra eta Atain Alberdi eta Mandiolaren kontra elkartu zituen. 30-25 nagusitu ziren lehenengoak, eta 60 puntu jaso; bigarrenek, hogei tantotik gora egin ondoren, 40 jaso zituzten. Alberdi eta Mandiola nagusi agertu ziren partiduaren lehen erdian; apurka-apurka, Basterra eta Atain jokoan hobeto igartzen hasi ziren, eta azkenean markagailua iraultzea lortu zuten.

Bigarren norgehiagokak Urko Lekerikabeaskoa eta Ion Ibarluzea (aditu askoren ustez, hautagai den bikotea) Urreisti eta Mancisidor mutrikuarren aurka aritu ziren. Bigarrenek, etxean jokaturik, hobeto ezagutzen zutenĀ  Miruaitzeko kantxa, eta abantaila hori baliatu zuten, 30-17 nagusitzeko. Irabazleek 80 puntu jaso zituzten, eta galtzaileek, berriz, 20 puntu.

Argazkia: Danok Bat.

B taldeko jokalariei dagokienez, Gonzalez eta Uranga oso sendo azaldu ziren Goitiaren eta Iturralderen aurka, 30-22 irabaziz. Partiduaren ekuatorera artean, berdintasuna nabarmendu zen, baina bigarren zatitik aurrera Iturralderen mailak behera egin zuen; hori zela eta, Goitiak lagundu egin gura izan zion, eta arriskuak beregain hartu zituen. Dena dela, ez zen nahikoa izan, Gonzalez eta Uranga uneoro seguru eta indartsu agertu zirelako.

Azkenengo partiduak Agirre eta Diazek osatutako bikotea Gonzalez de Mataukok eta Bailok osaturikoaren aurka ipini zuen. Markagailuak erakusten duena baino erraztasun handiagogaz nagusitu ziren Gonzalez de Matauko eta Bailo; hain zuzen ere, 25-30 irabazi zuten, baina une batean ere ez zuten ahuleziarik erakutsi, eta partidu osoan zehar Agirreren eta Diazen gainetik agertu ziren.

Hurrengo jardunaldiari begira, antolatzaileek adierazi dute “ez dela hautagai argirik egongo”: “Txapelketa honen alderdirik politena da, galduta ere, edonork duela puntuak egiteko eta, azkenean, arriskutsu izateko aukera. Horrenbestez, gaur-gaurkoz, ez dago hautagai nagusirik”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.