Ernairen hamargarren urteurrena ospatu dute Ondarroan eta Markina-Xemeinen
Egun osoko egitaraua antolatu zuten. Antolatzaileak pozik agertu dira izandako erantzunagaz.
Ernai Gazte Antolakundeak hamargarren urteurrena betetzen du, ospakizun gisa egun osoko egitarauak antolatu zituzten Ondarroako eta Markina-Xemeingo Ernaik, zapatuan [martxoak 4]. Pozik agertu dira antolatzaileak izandako erantzunagaz.
Markina-Xemeinen ere egun osoko egitaraua antolatu zuten. Goizean hogei lagun inguru bildu ziren heteroarauen inguruko Heterosexualen biltzarra, desira, gereroa eta heteroaraua Elene Lopetegi Olea eta Iñigo etxezarreta Tocak bideratutako hitzaldian. Ondoren, formatu xumean egin zuten bazkaria txokoan, eta jolas girotuak antolatu zituzten. Horrez gain, apirilaren 6tik 9ra Elorrion egingo den Gazte Topagunearen aurkezpena ere egin zuten.
Iluntzean, berriz, poteora atera ziren, eta musikagaz girotu zuten gaua, zehazki, Nhil, Nikotina eta DJ Bull izan ziren oholtzaratu zirenak. Antolatzaileak pozik agertu dira ekimenak izandako erantzunagaz: “Gazteriak erantzun ona eman zuen, egunaren balorazio oso ona egin dugu. Bai hitzaldira eta baita gaueko kontzertuetara jende asko hurbildu baitzen”.

Ernairen 10. urteurreneko mahai ingurua, Ondarroako Gaztetxean.
Ondarroan, egunagaz hasteko Etxebizitza problematikaren aurrean alternatibak eraikitzen mahai ingurua eskaini zuten Leire Caberok eta Jon Mikel Azpiazuk. Ondoren, festa giroagaz hasi eta karropoteoari ekin zioten. Eguerdian, bazkaria egin zuten Gaztetxean, eta bazlaostean bingo musikatuarekin gozotu zuten eguna. Iluntzean, berriz, jai giroari eutsi eta musikagaz hasteko unea heldu zen, kalez-kale karropoteoan aritu ostean, Gaztetxean zegoen hitzordua ezarrita; Akerbeltz erromeria eta DJ Anis izan ziren gaua girotzeko ardura izan zutenak, eta ikusleek ez zuten hutsik egin, puntako giroa ezarrita bukatu zuten eman zioten amaiera egun biribilari.
Hamar urte. Enrnaik 10 urte bete ditu, Hamaika ditu egitekoak, hamar bete dituenak lelopean. Ernai sortu zenean zabaltzen ari zen zilo politikoak askapen mugimenduaren hedapena zuen apustu: “Erresistentzia hutsa ez zen aukera bat. Gehiago nahi genune. euskal Herri aske, sozialista eta feminista erdiestea, guk geuk eraikitzea. Ernai Gazte Antolakundea sortu zuten ehundaka gazteren grisa zen hura. Kolorea, bizitasuna, ilusioa eta berritasuna mahaigaineratu zituen Lizarrako frontoian belaunaldi hark, gaur 10 urte. Militatzeko, kaleak hartzeko eta borrokatzeko modu berriak zekartzan”. Prozesu horretan eragin dutela abiapuntu hartu, eta era berean, hurrrengo hamarkadetarako prestatu direla adierazi dute.