'Entxufatu herriko komertziora' kanpainaren zozketa berriz egingo da
Bihar [martxoak 9] egingo da zozketa berria, 12:00etan, Mutrikuko udaletxean.
Entxufatu herriko komertziora kanpainaren zozketa burutu zen urtarrilean, baina lehenengo zenbaki saritua ez zen agertu, hortaz, berriz ere burutuko da zozketa; bihar [martxoak 9], 12:00etan, Udaletxeko osoko bilkura aretoan.
Udaleko idazkariaren aurrean egingo den ekitaldi publiko batean zozkatuko da berriz bizikleta elektrikoa. Jakinarazi dutenez, zenbaki saritu bat eta erreserbako lau zenbaki aterako dituzte. “Zenbaki bakoitzaren jabeak astebete izango du bere saria erreklamatzeko”.