Eskolarteko ibilbide neurtua egingo dute Mutrikun
Izena emateko azken eguna bihar [martxoak 9] izango da.
2022-2023 ikasturteko Gipuzkoako Eskolarteko Jokoak ekimenaren baitan ibilaldi neurtuak antolatu dituzte domekan [martxoak 12], Mutrikun, Donostian, Zestoan, Urretxun eta Irunen. Izen ematea ikastetxeetan egin beharko da, horretarako azken eguna bihar [martxoak 9] izango da.
Mutrikun 08:00etatik 09:00etara bitartean aterako dira Beheko plazatik. Kiroldegiko bidea hartu eta Urkamendira abiatuko dira, ondoren, Laranga, San Juan eta Talaiatik igaroko dira, berriz ere Beheko plazara bueltatzeko.