Lekittoko Mugimendu Feministiak Andraetxi berriko lehen asanbladan parte hartzeko deia egin du
Emakumeak atzo [martxoak 8] sartu ziren lehen aldiz Andraetxi berrian.
Udalagaz hitzarmena sinatu ostean plaza merkatu atzeko lokaletik epaitegi gainera joan dira. Bertan egitekoak zehazteko lehen asanblada irekia egingo dute bihar [martxoak 10] 18:00etan. «Emakumeon artean erabakiko dugu izate nahi eta behar dugun Andraetxia. Herri feminista bat eraikitzeko ilusio, gogo eta konpromisioagaz sartuko gara». Parte hartzeko deia luzatu dute.