V. Nesken Zesta-Punta Txapelketa erabakiko da bihar Berriatuan
17:00etan hasita, lehenengo, bigarrengo eta hirugarren mailako kinielak jokatuko dira, eta ostean finala jokatuko da.
Urtarrilean hasi zen Berriatuan V. Nesken Zesta-Punta Txapelketa, eta bihar [martxoak 11] finala jokatuko da, Mendibarren frontoian. Ondokoak dira bikote finalistak: Lur eta Arai markina-xemeindarrak Elaia berriatuarraren eta Oaia mutrikuarraren aurka ariko dira. Finaleko partidua 20:20 hasiko bada ere, aurretik beste hainbat partidu jokatuko dira, 17:00etan hasita.
Lehendabizi partidu sorpresa bat jokatuko dela esan dute, eta ostean txapelketa jokatu duten jokalarien arteko kinielak jokatuko dira, mailaka (tartean partida orokor bat ere jokatuko da):
- 17:40 aldera, 3. mailako kiniela: Nare-Laia/Iraide-Zihara/Garazi-Kattalin.
- 18:20 aldera, partida orokorra: Aitziber-Joane/June-Saioa
- 19:00ak aldera, 2. mailako kiniela: Laura-Maia/Irati-Alize/Ane-Laia.
- 19:40 aldera, 1. mailako kiniela: Maia-Maialen/Burne-Eneritz/Naroa-Gisela/Ihart-Maddi/Helena-Frida.
- 20:20 aldera, V. Nesken Zesta-Punta Txapelketako finala: Lur-Arai/Elaia-Oaia.
Osagarri horiekin guztiekin, Mendibarren frontoia puntisten eta zesta-punta zaleen topaleku bilakatuko da beste behin ere. Edonola ere, ikuskizuna egongo da.