Larrinaga eta Martinez, txapeldun Euskadiko neguko txapelketan
Zapatuan [martxoak 11] lehiatu zen jaurtiketa luzeen txapelketa Durangoko Landakon. Euriak ez zizkien gauzak erraz ipini parte hartzaileei.
Neguko jaurtiketa luzeen Euskadiko txapelketa jokatu zen zapatuan [martxoak 11], Durangoko Landako kiroldegian, eta Durango Kirol Taldeko Sarai Larrinaga Lejardi etxebarritarrak eta Aratz Martinez Ibaibarriaga ondarrutarra podiumaren gorenera igo ziren.
Etxebarritarrak beste garaipen bat lortu zuen, 37,47ko disko jaurtiketagaz. Lehenengo jaurtiketa baliogabea izan zen arren, bigarrenak eman zion garaipena. “Nahikoa gustura sentitu naiz, presiorik gabe etorri naiz, eta lasai hartu dut. Oraindik denboraldia luzea da, baina apurka-apurka aurrera noa”.
18 urtez azpiko kategorian eskuratu zuen garaipena ondarrutarrak: 28,80ko jaurtiketak eman zion lehenengo postua. Bizkaiko Txapelketan ezarritako marka pertsonala 2 zentimetrotan hobetu zuen. Jaurtiketa baliogabe bategaz hasi zuen txapelketa, baina buelta eman zion egoerari. Tximista Atletismo Taldeko Eritz Murelaga Zabala laugarren sailkatu zen, 21 metroko jaurtiketagaz.
Euriak baldintzatuta. Txapelketa eguraldiak baldintzatuta egon zen, eta bi jaurtitzaileen kasuan, podiumaren gorenera igotzea lortu bazuten ere, sentsazioak ez zirenĀ guztiz onak izan.