Lur eta Arai Lejardi, txapeldun V. Nesken Zesta-Punta Txapelketan
Ahizpa markina-xemeindarrek "erraz" irabazi zuten lehenengo mailako finaleko partidua. Bigarren mailan Laurak (Noain) eta Maiak (Berritua) osatutako bikotea izan zen nagusi.
Lur eta Arai Lejardi ahizpa markina-xemeindarrek irabazi dute lehenengo mailako V. Nesken Zesta-Punta Txapelketa, Berriatuko Mendibarren frontoian. Ikusleek esan dute markina-xemeindarrek alde handiagaz irabazi zutela. “Ez zen partidu polita izan, erraz irabazi zuten eta”. Beraz, Elaia Gogenola berriatuarra eta Oaia OtaƱo mutrikuarra azpitxapeldun geratu ziren.
Bigarren mailan, ostera, Laurak (Noain) eta Maiak (Berritua) osatutako bikotea izan zen nagusi; bigarren eta hirugarren geratu ziren Ane (Mutriku) eta Laia (Markina-Xemein) eta Irati (Andoain) eta Alize (Markina-Xemein).
Lehenengo eta bigarren mailetako finalez gain, nagusien partidua eta kinielak ere egon ziren. Beraz, zesta-puntagaz gozatzeko aukera egon zen zapatuan [martxoak 11] Berriatuan. Oro har, Mendibarren frontoian giro ona izan zela nagusi esan eta parte hartzaileei, ikusleei eta antolatzaileei eskerrak eman nahi izan dizkiete Berritxu Zesta Eskolako ordezkariek. “Egun ederra izan zen, frontoian giro aparta egon zen! Eskerrik asko hurbildu zineten denoi eta hau urtero posible egiten duzuenoi. Zorionak eta eskerrik asko parte hartzaile guztioi!”.