Ondarroako EH Bilduren udal hauteskundeetarako zerrenda
16 lagunek osatzen dute zerrenda, bederatzi emakume eta zazpi gizon.
Barikuan [martxoak 10] Ondarroako EH Bilduk 2023ko maiatzeko udal hauteskundeetarako hautagaitza osatzen duen taldea aurkeztu zuten Nasa Kalean. “Zerrenda zabala, esperientziadun herritarrekin eta gazteekin, anitza, ilusioz betea eta herrigintzan dabilen jendeagaz osatutakoa”. Egungo agintalditik bi zinegotzik jarraituko dute zerrendan.
Zerrendako lehen bi postuak bi emakumek hartuko dituzte: Urtza Alkorta Arrizabalaga zerrendaburuak eta Irina Alkorta Bedialaunetak, gaur egun Berdintasun zinegotzia denak. Naiara Burgoa, Jon Iñaki Artetxe, Ibon Bergara, Esti Arruti, Nerea Lorenzo, Urki Olaetxea, Iñigo Larrinaga, Amagoia Monasterio, Antxon Uskola, Kemen Uranga, Iera Arantzamendi, Nerea Solabarrieta, Nerea Mendibe eta Aritza Aristondo dira zerrenda osatuko dutenak.