Berriatuko EH Bilduk "herritik herriaren alde" lanean jarraitzeko konpromisoa agertu du
Udal hauteskundeetarako zerrenda aurkezteaz batera, azken urteetan egindakoak aipatu eta bultzatu nahi duten udal kudeaketa eredua zehaztu dituzte.
Berriatuko EH Bilduk “herritik herriaren alde” lan egiteko gogoz dagoen taldea aurkeztu du. “Ilusioa eta poza” oinarri hartuta, “hurreko udal talde zabala” izateko asmoa agertu dute koalizioko kideek.
Azken urteetako lorpenen errepasoa egin eta gero, herrian etxebizitzagaz dagoen arazoa eta azkan harmakadetan herriko demografiak edukitako gorakada aipatu dituzte. “Herria haztea ondo dago, beti ere neurrian egiten bada eta bide horretan herritaren beharrak asetzea lortzen bada. Etxebizitzaren arazoak arnasa luzeko erantzunak eskatzen ditu”.
Zerrendakideak: Joseba Goienola (1), Estibaliz Arriola (2), Leire Argoitia (3), Ibon Aldazabal (4), Karmele Osa (5), Alazne Egurrola (6), Jon Garramiola (7), Maialen Aulestia (8), Abel Aristondo (9) eta Miren Arrizabalaga (10)
Joseba Goienola EH Bilduren alkategaiak Berriatuko herritartasun eta komunitate izaera, herri mugimendua, herritarren laguntzeko borondatea, bizitasuna “sekulakoak” direla esan zuen. “Berriatua bezalako herri txikiok eredu izaten jarraitzeko ahalegina egingo dugu, gure eragin eremutik eta ahalmenetik gauzak ondo egiten eta adibide izaten”.