Entxufatu Herriko Komertziora zozketako lehenengo saria banatu dute
Zozketa berriz burutu ostean, lehenengo saria eman ahal izan diote irabazleari.
Mutrikuko Udalak 2022ko Gabonetako kanpaina berezia antolatu zuen; Entxufatu Herriko Komertziora. Bi bizikleta elektronikoren zozketa egin zuten, eta bigarren saria esleitu zuten. Lehenengoa, berriz, ez zen agertu eta berriz burutu zuten zozketa. Gaur, zozketako lehenengo saria banatu dute; Orbea Keram 30 bizikleta eman zaio Rosa Txurruka irabazleari.