Hamabi postu egongo dira Lekeitioko Emakume Sortzaile eta Ekintzaileen VI. Azokan

Domekan [martxoak 19] Independentziaren Enparantzan kokatuko dira eguraldi ona egin ez gero.

Beste urte batez, eta dagoeneko seigarrena da, Lekeitioko eta inguruko emakumeek haien produktuak eskaintzeko aukera izango dute domekan [martxoak 19], 11:30etik 14:30era. Lekeitioko Udaleko Emakumea eta Berdintasuna arloak Lea Artibai Fundazioagaz elkarlanean antolatu du azoka. “Azoka honek Lekeitio eta inguruko emakume sortzaile eta ekintzaileen lana balioan jarri nahi du, haiek ekoiztutako produktuentzako erakusleihoa bihurtzen den heinean. Helburua da Lekeitio eta inguruko emakumeek egiten duten lana ikusarazi eta honi presentzia eta indarra ematea”, adierazi dute.

Independentzia Enparantzan jarriko dituzte hamabi postuak, baldin eta eguraldia lagun badute. Bestela, antolatzaileek jakinarazi dutenez, eguraldi txarragaz, ohi moduan, Kontzijopera aldatuko dituzte postuak. Bertan saltoki anitzak aurkitu ahalko dituzte bertaratzen direnek. Udaletik gogoratu dute postu hauek deialdi ireki baten bitartez aukeratuak izan direla. Horrez gain, estanpazio tekniken tailerra, bolilloen erakusketa eta Musikaia musika eskolaren emanaldia ere antolatu dituzte.

Hurrengokoak dira egongo diren saltokiak:

Izena

Marka

Produktua

Fedora Berrino

Botxintxe

Umeentzako jantziak

Agurtzane Ugalde Munixa

AGTZ Prints

Kamiseta eta sudaderak

Bidane Baskaran

Patxi Baskaran

Gazta eta esnekiak

Cristina Albisua Cacho

Orratz

Oihalezko osagarriak

Patricia Diez Bolaños

Dzemento

Zementuz eginiko figurak

Nagore de la Torre Amuriza

Ene Kreazioak

Ehun-gaiak eta lege-zilarrezko osagarriak

Ilia Mitxelena Fokonda

Platinela

Zilarrezko osagarriak

Antigua Ibazeta Goitiz

Lauky

Larruzko poltsak

Soraya Chaves Agulla

Eskune

Itsasoko beiraz sortutako bitxiak

Ana Belen Montes Sastre

Ana Montes

Oihalez egindako osagarriak

Marta Garmendia Oyarzabal

Nahiubijoux

Bitxiak lore naturalekin

Karolina Peños Salina

Karola

Kosmetiko naturalak