Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Mugartegi eta Lejardi, lehen Ezkurdi Women Winter Seriesko txapeldunak

Erika Mugartegi eta Arai Lejardi markina-xemeindarrak dira Ezkurdi Women Winter Seriesko lehen irabazleak, Maite Ortiz de Mendibil arabarra eta Maialen Aldazabal berriatuarra garaitu ondoren. Gizonezkoen lauko finalean, Aritz Erkiaga ispastertarra Xabi Barandika gernika-lumotarrari gailendu zitzaion.

Argazkiak: Eraman Jai Alai.
Alex Uriarte Atxikallende
Berriatua,Ispaster,Markina-Xemein
2023/03/14

Ezin zitekeen emakumezkoen zesta-puntaren omenaldia modu hobean borobildu. Durangoko Ezkurdi pilotaleku berritua goi-mailako zesta-puntaren epizentro bihurtu zen, eta punta-puntako jokoa nabarmendu zen. Bikote markina-xemeindarra, kostata izan arren, nagusi izan zen: Erika Mugartegi eta Arai Lejardik irabazi zuten estreinako Ezkurdi Women Winter Series. Borroka latza eduki zuten Maite Ortiz de Mendibil arabarraren eta Maialen Aldazabal berriatuarraren kontra, frontoiko sarrera denak agortu zituzten ikusleen aurrean.

Argazkiak: Eraman Jai Alai.

Bikoterik gazteenak eroan du, azkenean, txapelketa. Urdinez jantzirik, 0-2 eta 1-4 aurreratu dira. Lehen tarte hartan, Mugartegiren errebeskadak, jokaldiak atzeratzeko gaitasuna etapilotak bilatzeko abilezia gailendu ziren. Bere atzelariak, Lejardik, egundoko segurtasuna eta fidagarritasuna eman zizkion. Hori bai, ez zituzten edozein moduko aurkariak aurrez aurre: Ortiz de Mendibilek, berriatuarraren asistentziagaz, sekulako maila duela frogatu zuen. Partidu fisikoa izan zen atzokoa, oso lehiatua, eta lehen setean 11-11 berdindurik joatera iritsi ziren. Mugartegik eta Lejardik, nolanahi ere, hiru tantoko aldeagaz irabaztea lortu zuten: 12-15.

4-4, 9-9, 11-11, 12-12, 13-13 eta 14-14 berdintzerta iritsi ziren

Bigarren seta partiduari buelta emateko asmo argi eta garbiagaz abiatu zuten Ortiz de Mendibilek eta Aldazabalek. Ogibide benetan gaitza eduki zuten, eta arerio gogorrak: 4-4, 9-9, 11-11, 12-12, 13-13 eta 14-14 berdindu zuten. Zerbait izatekotan, norgehiagoka borrokatua zen. Azkenengo tantoak, hain zuzen, zeresan handia eman zuen. Izan ere, epaileek ebatzi zuten pilotak botea egin zuela Aldazabalen zestan. Polemika gorabehera, ikusleek zutunik eta txalo zaparradagaz eskertu zieten lau finalistei egindako esfortzua eta erakutsiriko jarrera. Laurak pilotari oso gazteak dira oraindik, eta ibilbide handia dute egiteko. Gainera, Mugartegik Ezkurdi Women Winter Series txapelketaren lehendabiziko ekitaldiko jokalaririk onenaren saria irabazi zuen.
 
ARGAZKIAK
 
 
Erkiaga, bakarkakoan nagusi. Gizonezkoen buruz buruko lauko finalean, Aritz Erkiaga ispastertarrak Xabi Barandika gernika-lumotarraren aurka garaipena lortu zuen. Beteranoa hautagai izan arren, gazteak ez zizkion gauzak erraz laga. Erkiagak finala hasiera-hasieratik erabakita uzteko asmoagaz ipini zuen abian partidua: 1-9 aurreratu zen. Barandikak tantoz tanto irauli zuen finala, apurka-apurka eta sakea baliatuz; 8-10ekora hurreratu zen Gernika-Lumokoa. Bere eskumakadekin eta urrunetik jaurtiz, pilotak Erkiagaren aurretik jaurti zituen, Ispasterkoa bere erosotasun eremutik atera guran. Ausardiaz jokatu zuen, eta 10-11kora hurbiltzea lortu. Dena dela, Erkiagak erreboteetara jo zuen, eta lehen seta 13-15 poltsikoratu.
Partiduaren nahasmena baliatu zuen Erkiagak, egoera horiek egokitzen baitzaizkio hoberen
Bigarren setak ere intentsitate maila handia eduki zuen. Erkiagaren erremateek erantzuna topatu zuten Barandikaren txik-txaketan. Gernika-Lumoko Jai Alai Winter Seriesko txapeldunordea aurretik ipini zen: 5-1 eta 7-2. Erkiagak, baina, igarri zuen burua hotz mantentzerakoan, eta 8-8ko berdinketa ezarri zuen. Setaren amaiera gerra izan zen: puntista bietako bat ere ez zen gai nagusi agertzeko. Egoera nahasi horiek egokitzen zaizkio hoberen Erkiagari. Beste behin, ez zuen hutsik egin: 12-15 nagusitu zen.
 
ARGAZKIAK
 
Ezkurdiko txapelketak eman dio amaiera Winter Seriesko egutegiari. Berriatuko Mendiguren frontoian hasi zen, Pro Am txapelketagaz; Thomas Urrutia eta Aimar Aldazabal gailendu ziren. Gernika-Lumoko Winter Series Diego Beaskoetxeak eta Imanol Lopezek irabazi zuten. Durangoko geltokia, azkenengoa, Erika Mugartegirentzat, Arai Lejardirentzat eta Aritz Erkiagarentzat izan da.
 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.