Galdetegia bidali diete herritarrei haien iritziak jasotzeko helburuagaz.
Irati Urberuaga da Aulestiko EH Bilduko alkategaia maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan. Orain, koalizioaren zerrendaren aurkezpena egin dute. Horrez gain, EH Bildutik galdetegia banatu zuten martxoaren 12an etxerik etxe herri programa osatzeko ekarpenak edo dituzten ardurak idatzi ahal izateko. Paperean zein digitalean egiteko aukera dute herritarrek martxoaren 19a baino lehen. Gainera, herriko agente eta elkarte desberdinekin hizt egin dutela esan dute haien iritziak jasotzeko. Martxoaren 26an 10:30ean herri batzarra egingo dute, liburutegian.