Taldearen eta herritarren indarra nabarmendu dute EH Bildutik.
Iratxe Lasa da Markina-Xemeingo EH Bilduko alkategaia maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako. Koalizioak zerrendako gainontzeko izen-abizenak kaleratu ditu. “Taldean banaka baino gehiago gara! Hona hemen gure taldea! Herritik, herritarrontzat, herriarentzat”, esan dute. Emakumeen presentzia nabarmena da zerrendan, 17ko zerrendatik hamar dira emakumeak. Badaude aurreko hauteskundeetatik errepikatzen diren izenak. “Talde anitza osatu dugu. Udalean esperientziadunak eta herri mugimenduan dabiltzanak beste asko. Gazteak eta helduak. Talde lanean ohituak”. Gaur egun zinegotzi diren guztiak zerrendan daude.
Hurrengokoa da zerrenda:
- Iratxe Lasa Arana
- Mari Eli Ituarte Zarragoikoetxea
- Kaiet Arrate Erkiaga
- Leire Markuerkiaga Olabe
- Mikel Urkia Zuloaga
- Garazi Azpiri Arriaga
- Garbiñe Idoeta Baskaran
- Aitor Odiaga Garate
- Eneritz Mendikute Egaña
- Gorka Fundazuri Lorenzo
- Itsaso Zubizarreta Arrieta
- Kristina Jaio Ibarluzea
- Ainhoa Ibaibarriaga Urresti
- Eneko Arrate Sololuze
- Jose Luis Balentziaga Muñoz
- Isa Mandiola Zuazo
- Iñaki Alberdi Narbaiza