Lekeitioko kaleak hartu ditu inude eta artzainen kalejirak
Gaur [martxoak 18] Etorkizuna dantza taldeko dantzariak izan dira protagonistak Aittita Makurra txarangaren laguntzagaz.
Tradizioari tinko eutsiz, eta inauterietako egitarauari amaiera emanez, Lekeitioko kaleak dantzekin hartu dituzte gaur [martxoak 18] Etorkizuna dantza taldeko Inude eta Artzainek Aittita Makurra Txarangak lagunduta. Eguraldiaren menpe egon dira parte hartzaileak, ia gehiago gora begira aurrera begira baino. Hodei beltzek ez zuten ezer onik aurreikusten eta antolatzaileek ibilbidea arintzea erabaki dute erritmoa handituz.
Kalerik kale ibili dira dantzan Trinkete etxetik irtenda Eusebio MÂȘ Azkue, Maria Diaz de Haro, Merkatua, Paskual Abaroa, Tala, Ezpeleta, Arranegi Zabala, Uribarren, Gamarra, Independentzia plaza eta Paskual Abaroa Etorbidetik igaro ziren kalejiran.
Ibilbide horretan geldialdi bi ere egin dituzte dantzaldiak eskaintzeko. Independentzia Plazan eta Paskual Abaroa Etorbideako oinezkoen gunean egin zuten dantzan. Plazara heltzerakoan justu hasi da euria. Hala ere, dantzariek aurrera egin dute. Herritarrek gogoz hartu dute dantzarien ikuskizuna, eta txaloz lagundu dituzte bidean.
































