Mendibarren frontoia elkartasunez bete du Berritxuko zesta eskolak
Gaur [martxoak 18] haurren minbiziaren aurka bildutako diru dena Aspanovasentzat da.
Berritxuko Zesta Eskolak antolatuta, haurren minbiziaren kontrako II. Zesta-Punta Jaialdi Solidarioa egin dute gaur [martxoak 18] Berriatuko Mendibarren frontoian. Egun osoan zehar dirua batzen daude. Batzen duten diru guztia Aspanovas elkartearentzat izango dela. Hain zuzen ere, Aspanovas elkarteak bere produktuen postua jarri du pilotalekuaren sarreran. 2020an, jaialdia lehen aldiz antolatu zutenean, sarrerekin eta sariekin 7.561,70 euro bildu zituzten.
Pandemiarengatik bi urteko etenaldia izan eta gero, antolatzaileak “gogotsu eta indarberrituta” antolatu dute bigarren aldiz jaialdi solidarioa. Lehen aldia beti da berezia, baina gaur [martxoak 18] ere jende asko elkartu da Mendibarren frontoian. Alde horretatik, eguraldi goibelak lagundu egin du eta lehen ordutik asko izan dira aterpean sartu diren familiak. Berriatuarrek eta inguruko herrietako herritarrak etengabe sartu eta irten dira.
Egun osoko egitaraua izan da aurtengoa. Eguerdian herriko txiki eta gazteek zesta-puntara hurbiltzeko jolasak probatzeko aukera izan dute. Askotarikoak izan dira eginbeharrekoak, batzuk pilota zestan sartzekoak eta beste batzuk punteria izan beharrekoak. 17:00etan gazteen arteko kinielak hasi dira, maila bikaina erakutsi dute zesta eskolako puntistek, lau txandatan aritu dira neska-mutilak. Arratsaldea aurrera joan ahala, gero eta jende gehiago hurbildu da frontoira. Iluntzean dantza omenaldia egingo dute, eta ostean eguneko plater nagusia etorriko da, elite mailako puntisten arteko lehiak. Bi partida izan dira Basterra-Argoitia Amets-Diazen kontra, eta batez ere Goiko-Garita eta Erkiaga-Aimarren artekoa. Pribilegioa izan da Iñaki Osa Goikoetxea edota Aritz Erkiaga bezalako punstitak horrelako jaialdi batean aritzea. Zumaiarrak lehen jaialdian ere parte hartu zuen baita Aldazabal herriko semeak ere.
Gauean, partidak amaitzen dituztenean, zozketa egingo dute, hamar produktu baino gehiago zozketatuko dituzte, besteak beste, otzarak, puntisten kamisetak, euskal futbol taldeetako kamisetak baita bazkariak edota afariak ere.
Hurrengokoak dira jasotzeko falta diren sariak eta zenbaki irabazleak:
- Imanol Lopezen kamiseta: 10.626 / 13.189 (ordezkoa)
- Jon Zabalaren kamiseta: 7.071 / 13.189 (ordezkoa)
- Julen Del Rioren kamiseta: 10.729 / 12.915 (ordezkoa)
- Iñigo Martinezen kamiseta: 7.797 / 10.920 (ordezkoa)
- Mikel Oyarzabalen kamiseta: 11.086 / 10.975 (ordezkoa)
- Osasunako jertseak eta kamisetak: 10.944 / 12.868 (ordezkoa)
- Mendibarren Tabernan afaria bi pertsonarentzako: 11.057 / 12.836 (ordezkoa)
- Urepel Tabernan afaria bi pertsonarentzako: 12.847 / 12.928 (ordezkoa)
- Arriola Jatetxean bazkaria bi pertsonarentzako: 9.542 / 9.467 (ordezkoa)
- Berritxu Logeletan gau bat bi pertsonarentzako: 14.482 / 12.901 (ordezkoa)
Dohaintzak egin daitezke oraindik hurrengoko bideen bidez:
- Kontu korronteak: ES23-2095-0369-2320-9400-4868 edo ES11-3035-0134-4413-4002-5801.
- Bizum egiteko: 00841.















