Markina-Xemeingo EAJk udal zerrenda “sendoa” aurkeztu du
Atzo [martxoak 19] hauteskundeetarako zerrendaren aurkezpena egin zuten jeltzaleek.
Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara begira, Markina-Xemeingo EAJk Luis Egurrola izango du alkategai. Atzo [martxoak 19] udal zerrendaren aurkezpena egin zuten. Talde “sendoa” egin dutela nabarmendu dute: “esperientziaduna, haize berriekin eta erronka berriekin aurrera egiteko prest. Apaltasunez eta gogotsu Markina-Xemein hobeago baten alde lan egingo dugu”.
Hurrengokoa da zerrenda:
1. Luis Egurrola Arakistain
2. Irune Duralde Muguruza
3. Alex Larrinaga Urrutia
4. Fran Rueda Muñoz
5. Amaia Larrañaga Ugarte
6. Asier Urruzuno Blazquez
7. Jabi Alberdi Ibaibarriaga
8. Idoia Arrieta Arregi
9. Sara Gerenabarrena Laka
10. Begoña Zelaia Guenaga
11. Ibrahima Ndiaye Sima
12. Angel Kareaga Laka
13. Lourdes Barinagarrementeria Ansola
14. Ainhoa Amutxastegi Garitaonandia
15. Jose Ansola Kareaga