Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Beteranoen trinkete txapelketako finalistak, argituta

Goitia-Foster eta Etxe-Gandiaga bikoteek jokatuko dute Lekeitioko trinketeko beteranoen XVII. ekitaldiko final handia. Domekan izango da, 10:00etan hasita.

Argazkia: Lekeitioko Akarregi Pilota Kirol Elkartea.
Alex Uriarte Atxikallende
Berriatua,Lekeitio
2023/03/21

Goitia-Foster eta Etxezarraga-Gandiaga bikoteek jokatuko dute Lekeitioko Trinketeko Beteranoen esku pilota txapelketako XVII. ekitaldiko final handia. Finalerdietan lehia estua eduki ondoren, datorren domekan [martxoak 26] amaituko dute txapelketa; finala 10:00etan hasiko da, Lekeitioko trinketean.

Goitia eta Foster lekeitiarrek Gandiaga eta Madariaga eibartarrak finalerdietako itzuliko partiduan garaitu ondoren lortu zuten finalerako txartela, eta sasoi puntu bikainean ailegatuko dira azken norgehiagokara. Goitia aurrelari lekeitiarra izan zen, hain zuzen, protagonista nagusia: hamabost tanto egin zituen sakez. Abilezia hori probestu beharko du final handian ere. Gandiagak eta Madariagak, Goitiaren ekina gorabehera, gogor eutsi zioten finalaurrekoaren lehiari, eta 11-11 berdintzera ere iritsi ziren.

Dena dela, Goitiak eta Fosterrek martxa bat gehiago eman zioten partiduari, eta 11-25eko markagailua ezarri zuten. Azkenean, 13-30ekoagaz lortu zuten garaipena. Goitiaren lehen finala izango da; ez, ostera, Fosterrena, 2013an zein 2020an ere finalera heldu baitzen. Atzelaria, beraz, eskarmentuz jantzita ariko da bere hirugarren finalean.

Etxezarragaren lehen finala izango da, eta Gandiagaren bosgarrena

Bigarren bikoteari dagokionez, Etxezarraga berriztarrak eta Gandiaga berriatuarrak lanak eduki zituzten Telleria eta Berazaren kontra: 30-27 irabazi zuten. Finalerdia sendo abiatu zuten, 8-0 aurrea hartuz, baina Etxezarragaren erremateek eta airez sartutako jokaldiek min handia egin zieten. Bikote bietako bat ere ez zen gai izan markagailuan alde handirik egiteko eta, 28-26kora arte, parekotasuna oso nabaria izan zen. Azken esfortzu bategaz, Etxezarragak eta Gandiagak partidua poltsikoratzea lortu zuten. Lehenengoarentzat lehen finala izango da, txapelketako bere lehen parte hartzean; bigarrenarentzat, ostera, jarraian jokatuko duen trinketeko bosgarren finala izango da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.