Yaalah Elkartearen bosgarren urteurrena ospatzeko argazki erakusketa zabaldu dute Ondarroako Udal Erakusketa Aretoan, eta domeka [martxoak 26] izango da bisitatzeko azken eguna . Erakusketan argazki galeriagaz gozatzeko aukera izateaz gain, elkartearen materiala dago eskuragarri eta Oporrak Bakean programari buruzko informazioa ere eskainiko da. Ondorengo ordutegia du erakusketak:
Eguena [martxoak 23] eta barikua [martxoak 24]: 18:00etatik 20:00etara.
Zapatua [martxoak 25]: 11:30eatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Domeka [martxoak 26]: 11:30eatik 14:00etara.
Oporrak Bakean haur errefuxiatu sahararrak udan bi hilabetez hartzeko programa martxan dagoela jakinarazi du Ondarroako Yaalah Elkarteak. Programari buruzko informazio saioa egingo dute eguenean [martxoak 30], 18:00etan, Kofradia Zaharrean. “Programaren inguruan zalantza, galdera edo informazio beharra baduzu jarri elkartearekin harremanetan, inolako konpromisorik gabe. Irrikitan gaude zuen zalantzak argitzeko!”
Aurreko urteetan harrera familia izan direnekin eta elkarteko kideekin izango da solasaldia. Horrela, bizipenak eta proiektuaren helburuak elkarbanatuko dituzte hurbiltzen direnekin. Aurten gainera, erronka berri bat dute: Euskal Herrian 300 haur hartzea. “Ez da erronka makala baina lortuko dugu”. Izena emateko azken eguna apirilaren 25a izango da. Programan parte hartu edota informazioa eskatu nahi dutenentzat 628 98 68 39 telefono zenbakia jarri dute eskuragarri, baita yaalahelkartea@gmail.com posta elektronikoa.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.