Amaitu dira Markina-Xemeingo heliportu ondoko errepideko konponketa lanak
Urtarrileko euriteek lur jausia eragin zuten herri sarrerako goiko biribilgunean.

Markina-Xemeingo Udalak jakitera eman du amaitu direla heliportu ondoko errepideko konponketa lanak. Urtarrileko eurite indartsuek lur jausia eragin zuten eta udal ordezkariek adierazi dute eremua “ahalik eta azkarren” egonkortzea garrantzitsua zela: “Bestela, lur jausi handiago bat gertatzeko arriskua zegoen”. Herri sarrerako goiko biribilgunean ondoan 15 metro luze eta 3 metroko garaiera duen harri-lubeta eraiki dute.