Belaunaldien arteko hartu-emana, Berriatuko III. Udabarri Martxan
Berriatuko Anaitasuna jubilatu eta pentsiodunen elkarteak antolatuta egin zen barikuan [martxoak 24] III. Udabarri Martxa. Eguraldia lagun, ekintzak adin ezberdinetako herritarrak batu zituen. Anaitasuna elkarteko kideek azaldu modura, urtean horrelako bi ekintza egiten dituzte. “Bat orain egiten dugu, udaberri bueltan, eta bestea udazken aldera”.
Belaunaldien arteko batasuna bista-bistakoa da Berriatuan. Eta kontu kontari herrian zehar osteratxoa egin eta gero, irteeran parte hartu zuten denak Anaitasuna elkartean batu ziren, askaltzeko.