Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Elite Txapelketa finalera begira

Apirilaren 14an lehiatuko da finala; Gonzalez eta Uranga arituko dira norgehiagokan Aaron eta Bailoren aurka. IV. Berdel Txapelketako finalak, barikuan [martxoak 31] izango dira, 22:00etan.

Naia Arantzamendi
Mutriku
2023/03/27

Barikuan [martxoak 24] Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan lehiatu ziren  2023ko Euskal Herriko Elite mailako Gizonezkoen Txapelketaren finalaurreko partidak; Aaronek eta Bailok osatutako bikoteak finalerako txartela lortu zuen, Gonzalez eta Urangarekin batera. Apirilaren 14an lehiatuko da finala.

Lehenik eta behin, Alberdik eta Atainek osaturiko bikoteak Aaron eta Bailok osaturikoaren aurka neurtu zituen indarrak. Partida estua izan zen, emaitzek ere hala adierazi zuten: 11-15, 15-12 eta 3-5. Urduritasuna nabari zen giroan, bereziki, Alberdi eta Atainen kasuan, hortaz, lehenengo setean urduritasunak aurrea hartu,  eta Aaron eta Bailoren jokoa nagusitu egin zen 11-15eko emaitzarekin.  Bigarren setean berriz, Alberdi eta Atain egonkortu egin ziren eta gutxika jokoa menperatzea ere lortu zuten, 15-12. Azken seta, berriz, estua izan zen, 0-3 joanda Alberdik etenaldia eskatu zuen, eta bueltan, 3-2 eta 4-3 ere joan ziren markagailuak, lau puntistek maila altua erakutsi zuten, eta azkenean, 5-3 amaitu zen lehia. Aaron eta Bailok partida ikusgarria eskuratu eta finalerako txartelarekin atera ziren kantxatik.

Bigarren partida gaziagoa izan zen. Urreisti eta Manzisidorrek norgehiagoka lehiatu behar zuten Gonzalez eta Urangaren aurka, baina ez zen horrela izan. Partida ondo hasi zen, mutrikuarrek maila ona erakutsi  zuten eta partida menperatzen hasi ziren, baina markagailuan  14-10 ezarri zutenean ezbeharra etorri zen; Urreistik hanka bihurritu eta bertan behera utzi behar izan zuen partida. Bikoteak aukera handiak zituen finalean egoteko, baina amaiera gazia izan zuten. Hortaz, ikusleak zain izanik, Manzisidorrek  partida bakarrik jarraitzea erabaki zuen, eta kantxara atera zen finalaurrekoari amaiera ematera. 14-15 bukatu zen lehenengo partida, 2-15, berriz, bigarrena.

Berdel txapelketa. Elite txapelketaz gain, Afizionatuen IV. Berdel Txapelketako gazte eta nagusi mailako finalerdien norgehiagokak hartu zituen Miruaitzek.  Gazteen kategorian, Txanton-Aratz bikoteak eta Jokin-Xuban bikoteek lortu zuten final handirako txartela. Bestalde, nagusi mailako kategorian,  Aitzolek eta Paulek osatutako bikoteak Egaña eta Argoitia izango ditu aurrez aurre. IV. Berdel Txapelketako finalak, barikuan [martxoak 31] izango dira, 22:00etan.

 

 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.