Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Goitia eta Foster, garaile Lekeitioko Beteranoen Trinkete Txapelketan

Etxezarragaren eta Gandiagaren aurka 30-9 irabazita lortu dute txapela. Goitia izan da finaleko protagonista nagusia.

Alex Uriarte Atxikallende
Lekeitio
2023/03/28

Goitia-Foster bikotea zen, aurreikuspen guztien arabera, Lekeitioko Beteranoen XVII. Trinkete Txapelketa poltsikoratzeko hautagai bikotea, eta, domekako final handian, ez duten kale egin: 30-9 menperatu zituzten Etxezarraga eta Gandiaga. Etxeko bikoteari, Goitia-Fosterri, izan zitzaion lehen sakea, eta hasiera-hasieratik faktore hori baliatu zuen. Izan ere, sakeei nahiz sake-errematei esker, partiduan interesatzen zitzaizkien egoerak sortu zituzten, eta markagailua 10-5eraino eroan zuten.

Gandiaga berriatuarra, azken hiru ekitaldietako txapelduna, partiduari eusten saiatu zen, baina gutxi egin ahal izan zuen. Goitia boteretsu agertu zen aurrealdean eta Foster, ostera, oso seguru, atzealdean. Tantoz tanto, lekeitiarrek beren bidea jarraitu zuten, eta, azkenean, malgutasunez lortu zuten garaipena: 30-9. Goitia izan zen partiduko izarra: pilotakada bakarra galdu zuen; 11 tanto lortu zituen sakez; 8 tanto, ostera, jokoz. Aurrelariak bere estreinako parte hartzean lortu zuen txapela janztea. Foster, aldiz, hirugarrenez aritu zen finalean, baina hark ere lehenengo txapela jaso zuen.

Lagunarteko giroan. Finala orduko, 3. eta 4. postuetarako partidua jokatu zuten Gandiaga-Madariaga eta Beraza-Egaña bikoteen artean. Gogor abiatu zuten partidua, baina hirugarren tantoan inflexio puntua iritsi zen: Gandiagak belauna bihurritu zuen, eta partidutik erretiratu egin behar izan zen. Une hartan, lehiaz kanpo baina erakustaldia eman guran, lagunarteko desafioa egitea adostu zuten pilotariek: Madariagak, bakarka, Beraza eta Egañaren aurka jokatu zuen. Sakez makina bat tanto egin ondoren, 30-22 irabazi zuen Madariagak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.