Lekeitioko pentsiodunen borrokak bost urte betetzen ditu
Zapatuan [apirilak 1] 12:00etan elkarretaratzea egingo dute udaletxe aurrean.
Lekeitioko pentsiodunek bost urte daramatzate borrokan pentsio duinen alde. Ibilbide horretan lorpen asko dituzte. 2013ko PPren erreformaren 0,25eko IRPa indargabetzea, baita iraunkortasun faktorea bertan behera uztea. Era berean, pentsioak erdira murrizteko nahia eta erabaki berriak hartzeko “ahalegina saihestea” lortu dituztela diote pentsiodunek.
Alde horretatik, aurten izango dute duten %8,5eko igoerak galdutakoa “konponduko ez duen arren”, argi utzi nahi izan dute “borrokak” lortu duela. “Pentsio publikoak, duinak, bidezkoak eta guretzako eta hurrengo belaunaldientzako nahikoak izan daitezen eskubidearen alde borroka jarraituko dugu”. Orain arteko bideari garrantzia emateko elkarretaratzea egingo dute Apirilaren 1ean 12:00etan udaletxe aurrean. Herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete.