Ondarroako bizikleten aparkalekuei buruzko iritzia jaso nahi du udalak
Beharrak entzun eta guneak erabilgarrienak izate aldera abiatu du ekimena.
Ondarroako Udalak bizikleten aparkalekuei buruz herritarrek duten iritzia jaso nahi du. Herrian bizikleten erabilera handituz joan dela baieztatuta, udalak bizikletak aparkatzeko puntuak gehitu eta handitu ditu: “Batez ere bizikletak behar bezala utzi ahal izateko eta bidean oztopo ez izateko”.
Artabiden eta haurtzaindegi aurrean ezarri dira azken puntuan, eta Alamedako puntua indartu dute. Baina guneak erabilgarrienak izate aldera, herritarren beharrak eta iritziak jaso nahi dituzte: “Aparkalekuak non diren beharrezkoak jakiteko erarik onena zuzenean jendeari galdetzea da”. Herritarrei leku posibleak zerrendatzea eskatu zaie, hain zuzen ere, ekimenean parte hartzeko komunikazioa@ondarroa.eus posta elektronikora mezu bat idaztea proposatzen da.