Amorotoko 31. Pala Txapelketa bihar hasiko dute
Martxotik maiatzera artean jokatuko da txapelketa. 23 bikotek izena eman dute. Finalak maiatzaren 27an jokatuko dituzte.
Pandemiaz geroztik egin barik egon ondoren, aurten berreskuratu egingo dute Amorotoko Pala Txapelketa, Amorotoko Udalak eta Amorotoko Pelotazaleak taldeak antolaturik. Lehiaketaren 31. ekitaldia martxoaren 30etik maiatzaren 27ra bitartean egingo dute. Antolatzaileek aurreratu dutenaren arabera, 23 bikotek izena eman dute aurten; horietatik 15 bigarren mailan ariko dira, eta 8, berriz, lehen mailan.
Antolakuntza lantaldeak jadanik lehen jardunaldiko partiduak argitara eman ditu. Bihar [martxoak 30], 19:45ean, Manzisidor eta Ametsa Solagaistuaren eta Gazteluren kontra ariko dira. Barikuan [martxoak 31], ostera, norgehiagoka bi egongo dira, 19:30etik hasita: lehenengo eta behin, Xabi eta Olatzek osaturiko bikotea Titok eta Letak osaturikoaren aurka ariko da; ondoren, IƱakik eta Aitzolek Simonen eta Baltzaren kontra jokatuko dute.
Zapatuan [apirilak 1], goizez eta arratsaldez jokatuko dituzte partiduak, 09:00etan hasita. Romerok eta Lenitzek Juaristiren eta Muxikaren aurka neurtuko dituzte indarrak lehenik, eta jarraian Unax-Agirre bikotea Gisasola II.aren eta Lahidalgaren aurka ariko da. 17:00etan berrekingo dute lehiaketa, arratsaldeko txandagaz: Gineak eta Mikelek Azeri eta Diazen kontra jokatuko dute. Ostean, Mendibe-Conde bikoteak Julen eta Enaitzen kontra jokatuko du. Amaitzeko, domekan [apirilak 2], 10:00etan, Anitua-Olaitu bikotea Ekaitz-Enpan bikotearen kontra ariko da.