Zabalik dago Markina-Xemeingo Olgetan udalekuetan izena emateko epea
Udalekuak 2 eta 14 urte bitarteko umeentzat daude bideratuta uztailaren 3tik 28ra.
Pandemiak eragindako etenaldiaren ostean, iaz berriro martxan jarri ziren eta udan berriro ere Olgetan udalekuak antolatuko dituzte eta izen ematea dagoeneko zabaldu dute. Gaur [apirilak 17] da lehen eguna eta astion da epea, azken eguna domeka [apirilak 23] baita, egunean bertan ere izena eman ahalko dela jakinarazi dute.
Horretarako bi bide zabaldu dituzte. Alde batetik, udaletxeko Berton bulegoa 08:15etik 14:30era, eta beste alde batetik, udalekuak@markina-xemein.eus posta eletronikoaren bidez. Udalekuak uztailaren 3tik 28ra luzatuko dira, goizeko ordutegian, 10:00etatik 14:00etara eta 2 eta 14 urte bitarteko umeentzako dago zuzenduta. Kuotei dagokienez, Markina-Xemeinen erroldatuak daudenek 170 euro ordaindu beharko dituzte ume bakar batengatik eta ume bakoitzeko 130 euro hiru ume edo gehiagorengatik. Bestalde, herrian erroldatuta ez daudenek 200 euro ordaindu beharko dituzte ume bakoitzeko.
Ordainketa ES82 3035 0008 73 0080037620 kontu korrontearen bidez egin beharko da titularra MAXE izanez eta kontzeptuan, berriz, umearen izen-abizenak jarri beharko dira. Berton bulegoan edota posta elektronikoz izen emate orria aurkezterakoan ordainketaren ordainagiria aurkeztu beharko da.