2023/4

Berriatuko Gazte Eguna 2023

Gazte Egunagaz eman diete hasiera Berriatuko San Gregorio jaiei

Gaur [apirilak 29] gazteak dira protagonistak herrian. Gauean jendetza espero dute kontzertuetan.

Ondarroako XV. Dantza eta Barra ikuskizuna

Dantzariek hartu dute Ondarroa Dantzaren Nazioarteko Egunean

Gaur [apirilak 29] XV. Ondarroako Barra eta Dantza Kalean ikuskizuna eskaini dute hondartzako zubian.

20.000 especies de abejas ekai lersundi film ondarroa
20.000 especies de abejas filmaren zuzendaria

Esti Urresola: "Ekai Lersundiren gertaerak esnatze bat suposatu zuen"

Ezbeharra abiapuntu izan duen filmak errealitateak gerturatzen dizkie ikusleei, pertsonaia ezberdinen begiradak eskaini eta begirada okerrek eragiten duten mina azaleratuz.

Xabat Ibarloza laliga genuine athletic club fundazio ondarroa
Athletic Club fundazioko jokalaria

Xabat Ibarloza: "LaLiga Genuineko jokalaria naizenetik asko ikasi dut"

2023ko Ibilaldia dela eta, LaLiga Genuinen parte hartzen duten euskal taldeek torneoa jokatuko dute domekan [apirilak 30], 11:00etan hasita, Ondarroako Zaldupen. Ibarlozarentzat oso hitzordu berezia izango da.

munitibar bonbardaketa liburu ahaztuen oroimena

Papera, hondamendiaren testigu

Munitibarrek 1937an jasandako bonbardaketaren inguruko testigantzak, informazioa eta denetariko datuak jasotzen ditu ‘Munitibar 1937/04/26: Aire-Eraso baten kronika’ liburuak.

Mutriku EAJ udal hauteskunde talde 2023

Mutrikuko EAJk "herriaren alde lan egiteko konpromiso sendoa" duen taldea aurkeztu du

Ion Gambrak alkategai jeltzaleak zortzi emakume eta zortzi gizonez osatutako taldea aurkeztu du. Mutrikuk aldaketa behar duela esan eta hitzetatik haratago, proiektuak zehaztu eta aurrera eramateko asmoa agertu dute.

Gipuzkoako Pilota Egokituaren jardunaldia hartuko du Miruaitzek

Hamar bikoteren arteko lehia izango da. Eneko Sagarmendi mutrikuarrak jokatuko du.

Mikel Agirrek eta Aratz Mugertzak bigarren mailako euskal pentatloia lehiatuko dute

Zapatuan [apirilak 29] Tolosako zezen plazan ariko dira bost diziplinatan.

Dikearen eraikuntza gelditu nahi dute

Berdeak+Independenteak alderdiko Iñigo Agirreri babesa eman diote Etxebestek eta Marcellesik.

Oleta eta Lekeitio arteko oinezkoen bidean aurkezpena

Lekeitio eta Oleta arteko oinezkoen bidea hobetzeko proiektuak aurrera darrai

Atzo [apirilak 25] Gizaburuagako udaletxean elkartu ziren inguruko hainbat eragile aurkezpen ekitaldian.

Dantza kalera aterako dute Ondarroan

Ehun dantzari baino gehiago bilduko ditu Ondarroako Barrak eta Dantza Kalean ekimenak. Eguraldi txarra eginez gero Zaldupe eskolako patioan egingo da.

Lekeitioko EH Bilduk herri batzarrean parte hartzeko deia egin du

Bihar [apirilak 27] herriko kultur etxeko Azkue aretoan herritarren proposamenak jasoko dituzte.

Aitzol Etxaburu eta Irantzu Gallastegi presoak Euskal Herrira lekualdatu dituzte

Etxaburu Lannemezango (Frantzia) kartzelatik Martuteneko espetxera lekualdatu dute gaur [apirilak 25]. Gallastegi, aldiz, Estremeratik (Madril, Espainia) Zaballara lekualdatu dute.

Markina-Xemeingo II. Euskal Jaia

II. Euskal Jaiak dantzan jarri ditu Markina-Xemeingo kaleak

Nahiz eta eguraldiak ez zuen lagundu, giro paregabea egon zen eta hiru dantza taldeek beraien dantzak eskaintzeko aukera izan zuten.

Gehiago