'Hil arte bizi' tailerretarako lekuak agortu dira Markina-Xemeinen
Udaletik azaldu dute haien gain hartu dutela tailerren kostuaren zati handiena.
‘Hil arte bizi’ egitasmorako izena emateko epea amaitu da eskuragarri zeuden toki guztiak agortu ondoren. Tailerrak Nere Erkiaga dinamizatzaileak gidatzen ditu eta markina-xemeindarrak heriotzaren aurrean ahalduntzea eta eskubideak ezagutaraztea dute helburu. Lau saio dira, maiatzaren 17an, 24an eta 31n eta ekainaren 7an 18:00eatik 20:30era herriko kultur aretoan. Udalak bere gain hartu du tailerren kostuaren zati handiena.